Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

zapatillas

Ibilaldi solidariorako izen ematea irekita dago

Apirilak 19, goizeko 11:00etan, Askartza Claret Ikastetxeak ibilaldi solidarioa egingo du gaixotasun arraroak sufritzen duten pertsonen alde. Bizkaiko Zubitik Leioara (Bulebar) oinez etorriko da, gizarteari gogorarazteko guregandik oso gertu familia batzuek gaixotasun arraroak pairatzen dituztela eta beraiekin gure solidaritatea adierazteko.

Izena emateko lekuak:
– Askartza Claret ikastetxeko kiroldegia.
– Kultur Leioa eta Sakoneta Kiroldegia, apirilaren 14, 15 eta 16an, 18:30etik 20:00etara.
– Erromoko Kultur Etxea (Getxo), apirilaren 14, 15 eta 16an, 18:30etik 20:00etara.

Inskripzioak 5 euro (18 urtetik behera) edo 8 euro (18 urtetik gora) balio du. Izena ematean, Ibilaldi Solidarioa egiteko kamiseta bat emango da.

Kartela

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Discussion

Ez dago iruzkinik oraindik.

Post a Comment

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.