Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Lege oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-oharra”) IDM Leioa www.leioakiroldegia.net Internet atariaren zerbitzuaren (aurrerantzean, “webgunea”) erabilera arautzen du. IDM Leioaren egoitza soziala Leioako udaletxean dago: Elexalde 1, 48940 Leioa (Bizkaia).

Legedia

Oro har, IDM Leioaren eta bere web orrian dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, IDM Leioarekin merkataritza-harremanean hastea.
IDM Leioak eskubidea du, aurretiazko abisurik gabe, webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko; horiek horrela, bertan eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan agertzeko edo aurkitzeko dagoen era ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukiaren, beraien diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak IDM Leioaren jabetzakoak dira, eta, beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo webguneko orrien edukiekin egin daitezkeen gainerako jarduerak egitea, ezta iturriak aipatuz ere, baldin eta ez badago IDM Leioaren idatzizko baimenik.

IDM Leioaren web orrietan jasotako merkataritza-izen, marka edo edonolako ikur guztiak beraien jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.

Estekak (link-ak)

IDM Leioaren webgunean dauden estekek (link-ak) helburu informatiboa baino ez dute, eta inondik ere ez dira bertan jasotako edukien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa.

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.