Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Albisteak

Torneo padel Torresolo

Padel ikasleentzako lehiaketa Torresolon

Torresoloko kirol instalazioetan, datorren larunbatean, hilak 17, padel lehiaketa antolatuko da. Bertan, ume eta helduek parte hartu ahal izango dute, baina padel ikasleak baldin badira.

Umeen probak 11:30etik 13:30era izango dira. Helduenak, aldiz, 15:30etik aurrera.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek …

Semana deporte adaptado

Leioak bat egin du kirol egokituaren astearekin

Abenduaren 3an, Desgaitasunaren Eguna ospatuko da, eta Leioako Udalak bat egin du Emtesportek antolatutako kirol egokituaren VII. astearekin, Udalaren kirol-esparruan aniztasun funtzionala duten pertsonen arazoa ikustarazteko asmoz.

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra egingo den aste honetan, Torresoloko kirol-instalazioetako erabiltzaileek nolabaiteko desgaitasuna …

Seta

Gaur hasiko da XXVI. Mikologia Astea

Aurten hogeita seigarren edizioa izango duen Leioako Mikologia Astea egitarau anitzarekin dator, gaurtik eta igandera bitartean.

Gaur arratsaldean, “Hariztiko perretxikoak” izeneko hitzaldia egingo da Sakoneta Kiroldegiko batzar gelan, 19:30ean. Leku berean, eta ordu berean, izango dira egun hauetarako programatutako gainerako …

Marcha de las tres ermitas

Euskal Kirol Zaleak elkarteak hiru ermiten herri ibilbidea antolatu du

Euskal Kirol Zaleak elkarteak, Leioako Udalaren laguntzarekin, Leioako San Bartolome, Ondiz eta Santimami ermitak lotzen dituen martxa antolatu du. Ibilbidea urriaren 30ean izango da goizeko 9:30ean.

Ibilaldi berezi hau udalerriko hiru ermitak batuko ditu, guztira 15 kilometroko txangoa osatuz. Izena …

Athletic Herriz Herri

Athletic Herriz Herri Leioan

Athletic Herriz Herriren Leioan izango da, 10:30etatik 14:30etara bertako Bulebarrean, igande honetan.

Athletic Herriz-Herri jolas-ekintza multzo bat da. Txikienentzako (hiru eta zortzi urteren artean) zuzendutako ekimenari esker jolas-gunez, giza-futbolinaz, txiki-gunez, aurpegi-pintaketaz, iturri eta irudi tailerrez, photocall-ez eta trebetasun jokoan baloi …

gimnasia rítmica

Gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa, igande honetan

Igande honetan, urriaren 16an, gimnastika erritmikoko taldeen Euskadiko Txapelketa jokatuko da Sakonetako kiroldegian. Lehiaketa 11:00etan hasiko da, baina kiroldegia 09:00etatik egongo da zabalik. Hauek dira txapelketan parte hartuko duten taldeak: Ipurua, Beti Aurrera, Beti Rítmica, Rítmica Vitoria, Oskitxo, Donosti, Izar …

Umeen Bizikleta Festa

Leioak bat egin du Umeen Bizikleta Festarekin

Leioako Udalak bat egin du igande honetan ospatuko den Umeen Bizikleta Festarekin. Eguna martxa batekin hasiko da: Erandion abiatuko da 12:00etan, eta Berangon amaitu 13:30ean. Aurreikuspenen arabera, Leioara 12:25erako helduko da (Lamiakoko bidegurutzea), eta, gero, bide hau egingo du: Udondoko …

balón amarillo de waterpolo

Leioa Waterpolo Eguna, baloi horiaren jai itzela

Leoiako waterpoloaren jaia larunbatean ospatuko da, urriaren 15ean, Leioako Boulevardean, Leioa Waterpolo Eguna dela-eta. Bertan, baloi horiaren lagunek elkarrekin egoteko eta jarduera ugari egiteko aukera izango dute.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “bizikidetzarako jardunaldia da, eta Leioa Waterpolo taldeko kide guztiak bertan …

Piscinas de Torresolo

58.000 baino gehiago joan dira uda honetan Torresoloko igerilekuetara

Torresoloko bainu denboraldia bukatu egin da, eta guztira, 58.229 erabiltzaile hurbildu dira kanpoko igerilekuetara. Horietatik, 33.752 bazkideak izan dira, eta ostera, 24.477 izan dira bazkide izan barik sartu direnak.

Udan eguraldi ona egin duenez, jende gehiago hurbildu da instalazioetara, 13.502 …

Fiesta fin temporada verano

Torresoloko igerilekuek agur esango diote denboraldiari larunbat honetan

Torresoloko igerilekuek amaiera emango diote bainu denboraldiari, eta horretarako, jai bat antolatu dute, larunbat honetan, hilak 17.

Jarduera batzuk programatu dira arratsaldean zehar burutzeko, kirol-guneko taberna inguruan. 17:00etatik 18:30era, umeentzako tailerra eta aurpegiak pintatzeko aukera izango dira. Ondoren, 18:30ean, eta …

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.