Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Seta

Gaur hasiko da XXVI. Mikologia Astea

Aurten hogeita seigarren edizioa izango duen Leioako Mikologia Astea egitarau anitzarekin dator, gaurtik eta igandera bitartean.

Gaur arratsaldean, “Hariztiko perretxikoak” izeneko hitzaldia egingo da Sakoneta Kiroldegiko batzar gelan, 19:30ean. Leku berean, eta ordu berean, izango dira egun hauetarako programatutako gainerako hitzaldi guztiak. Ostegunean, “Perretxikoak prestatzen” izeneko hitzaldia emango da, eta ostiralean, berriz, “Pinudiko perretxikoak”.

Urriaren 29an, larunbata, mikologia irteera antolatu da, kontsumorako perretxikoak batu eta sailkatzeko.

Igandean bukatuko da Mikologia Astea Bulebarrean egingo den perretxiko erakusketarekin. Gainera, beste jarduera batzuk ere izango dira, hala nola, artisau-perretxikoen erakusketa, bonsaiena, fosilena, mineralena, landareena eta naturari buruzkoa. Egitaraua borobiltzeko, perretxikoak dastatzeko aukera izango da, baita haurrentzako perretxiko lehiaketa ere.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Discussion

Ez dago iruzkinik oraindik.

Post a Comment

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.