Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Idi probak

Idi-proben IV. emakume sariketak ‘Stop San Filippo’ fundazioari luzatuko dio bildutakoa

Datorren larunbatean, martxoaren 29an, Ondizen izango den idi-proben VI. Emakume sariketan saldutako sarrerekin bildutakoa ‘Stop San Filippo’ fundazioari bideratuko dio Leioa Kirolzaleak elkarteak. Fundazio honek San Filippo sindromearen ikerketa sustatzen du eta gaixotasunarengatik jota dauden umeen zaintzearen alde lan egiten du.

Emakumeak protagonista duten idi-proba hauek beti izan dute kutsu solidarioa, gizartearen alde lan egiten duen elkarte bati bideratzen zaio beti ere sarreren diru-bilketa. Larunbatean, arratsaldeko 19.00etan izango da kirol ekitaldi berezi hau Ondizko probalekuan, eta bere protagonistak Irene Artetxe (Lezama), Ainhoa Ibarzabal (Markina) eta Asun Agirre (Azpeitia) izango dira.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Discussion

Ez dago iruzkinik oraindik.

Post a Comment

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.