Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

balón amarillo de waterpolo

Leioa Waterpolo Eguna, baloi horiaren jai itzela

Leoiako waterpoloaren jaia larunbatean ospatuko da, urriaren 15ean, Leioako Boulevardean, Leioa Waterpolo Eguna dela-eta. Bertan, baloi horiaren lagunek elkarrekin egoteko eta jarduera ugari egiteko aukera izango dute.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “bizikidetzarako jardunaldia da, eta Leioa Waterpolo taldeko kide guztiak bertan egotea nahi dugu, denboraldi honetan hasi berri diren 6 urteko txikietatik hasi, eta beteranoetaraino, baita horien gurasoak, senideak, lagunak eta abar ere”.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, haurrentzako jolas eta puzgarriekin. 13:30ean, taldeak aurkeztu, eta argazki ofiziala egingo da. Ondoren, 14:30ean, paella herrikoia egingo da.

Arratsaldean, 17:00etan, herri kirolak izango dira. 18:00etan, Dj saioa, eta, handik ordubetera, 19:00etan, merienda jan eta txosna irekiko da. Zozketa 20:30ean egingo da. Jaia 22:00etan amaituko da.

Bazkari herrikoira joateko asmoa dutenek Sakoneta kiroldegian (1. solairua) eskuratu ahal izango dituzte txartelak gaur eta etzi, astearte eta ostegunean, 19:00etatik 21:00etara. Helduentzako menuaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta haurrentzakoa, aldiz, 12 eurokoa.

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Discussion

Ez dago iruzkinik oraindik.

Post a Comment

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.