Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betez, Leioako UKI-k erabiltzaileari jakinarazi nahi dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, Leioako UKI-k eta Leioako UKIarentzat haren erantzukizunpean sortutakoa, eta, fitxategi horren helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea dela, bai eta zerbitzuari buruzko informazio, prestakuntza eta merkaturatze lanak egitea eta gai horiekin erlazionatutako jarduerak garatzea ere.

Fitxategi eta formularioen erregistroa

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuak erabili ahal izateko, derrigorrezkoa da erregistroko formularioa betetzea. Hala ere, informazio-buletinetarako, zure helbide elektronikoa eman beharko duzu.

Eskatutako datu pertsonalak eman ezean, ezin izango da sustapenetara harpidetu, bertan erregistratu edo parte hartu, baldin eta sustapen horietan datu pertsonalak eskatzen badira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak Leioako UKIaren (egoitza soziala: Leioako Udala, Elexalde 1, 48940 Leioa –Bizkaia–) titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, eta, horretarako, abenduaren 21ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak beteko direla.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erregistratutako erabiltzailea edo informazio-buletinen harpideduna da emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta Leioako UKI horri buruzko edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da. Edozelan ere, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak eta egungoak direla, eta horren aurrean erantzuten dute; era berean, datuak behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartzen dute. Erregistratutako edo harpidetutako erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena emango du erregistroko edo harpidetzako formularioan.

Leioako UKI ez da berak egindakoak ez diren eta beste iturri batzuetan jasota dauden informazioen egiazkotasunaren erantzulea, eta, beraz, ez du inongo erantzukizunik informazio hori erabiltzearen ondorioz sortu daitezkeen kalte posibleen aurrean. Leioako UKI-k bere web orrialdeetan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka, eta, era berean, informazio hori mugatu edo bertara sartzen ez uzteko aukera dauka.
Leioako UKIak emandako baina Leioako UKIarenak ez diren iturrietatik jasotako informazioetan leudekeen akats, oker edo hutsegiteen ondorioz erabiltzaileak kalteren bat izango balu, Leioako UKI salbuetsita geratuko litzateke kalte horren gaineko erantzukizunetik.

Datuak hirugarrenei lagatzea

Leioako UKIak ez die hirugarrenei lagako erabiltzaileen datuak.

Datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egitea

Zure jakinarazpenak bidaltzeko eta datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, idatzi uki.idmleioa@leioa.net Interneteko helbidera edo, bestela, posta arruntez, helbide honetara: Leioako UKI, DBLO erref., Elexalde 1, 48940 Leioa (Bizkaia).
Eskubide horiek gauzatzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, nortasuna egiaztatu behar diozu Leioako UKIari; horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Zuzenbide aldetik baliagarria den beste edozein bitarteko bidali beharko duzu. Edozelan ere, erregistroko datuak webgunean bertan ere aldatu edo zuzendu ahal izango dira.

Segurtasun-neurriak

Leioako UKIak Datu Pertsonalak babesteko legezko segurtasun neurriak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatzen saiatuko da, Leioako UKIari emandako Datu Pertsonalen galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimendu gabeko sarrerak eta lapurretak saihesteko.
Leioako UKI ez da sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentzia, hutsegite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioen ondorioz sortutako kalteen erantzulea izango, baldin eta Leioako UKIarenak ez diren arrazoiengatik gertatu badira; era berean, ez da erantzulea izango sistema elektroniko honen erabileran gertatutako atzerapen edo blokeoengatik, baldin eta gertaera horiek telefono-lineetako, Datuen Prozesurako Zentroko, Internet sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako hutsegite edo gainkargen ondorioz izan badira; modu berean, Leioako UKIaren kontroletik kanpo dauden hirugarrenek legez kontra egin ditzaketen sarreren ondoriozko kalteen erantzulea ere ez da.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menperaezinak.

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.