Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

campeonato roller

Roller txapelketa Skate parkean

Datorren ekainaren 25ean, Bizkaiko I. Roller Txapelketa egingo da Leioako skate parkean, era berean, Euskadiko I. Roller Txapelketa ere izango dena, baita Espainiako Rollerblading Ligako proba puntuagarria ere.

Egun osoan zehar egingo dira probak, eta junior (16 urtetik behera), girls (16 urtetik gorako emakumeak), old school (laguntzailerik gabeko 30 urtetik gorakoak), amateur (laguntzailerik gabeko 16 urtetik gorakoak) eta pro (16 urtetik gorakoak, laguntzailearekin) kategoriek hartuko dute parte.

Txapelketan parte hartu ahal izateko inskripzio aldia ekainaren 24ko 12:00etan bukatuko da. Probetan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da izena ematea. Aipatu data baino lehen izena ematen ez dutenek, ezin izango dute txapelketan parte hartu.

Jardunaldi osoan zehar, musika eta animazioa egongo dira, baita doaneko ikastaroak ere interesdun guztientzat, Bilbobladers-eko (txapelketaren klub antolatzailea) begirale tituludunen eskutik.

Informazioa

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Discussion

Ez dago iruzkinik oraindik.

Post a Comment

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.