Leioako udala

ABONATUEN GUNEA ETA ONLINE ZERBITZUAK

Plaza-zozketa

Lekuak zozketa bidez zozketatzen dituzten jarduerak

  • Igeriketa ikastaroak
    • 4 hilabete et 4 urte bitarteko haurtxoak
    • Urari egokitzeko ikastaroa, 4 urteko umeentzat
    • Hastapena, 5 urtetik gorako umeentzat
  • UDA kanpainaren jarduera orokorrak (uztailean)

Erabilitako prozedura

Zozketak jendaurrean egiten dira eta, beraz, interesa duen pertsona oro joan daiteke ikustera.
Udal araudiari jarraituz, lekuak mugatuta dituzten jardueren kasuan, zenbait lehentasun hartu behar
dira kontuan. Berauen arabera, plaza esleipena lehentasun honi atxikiko zaio: Leioako UKIetako
bazkideak, Leioako herritarrak eta gainerako pertsonak.

Horrez gain, kurtso edo talde bakoitzaren zozketan, izena eman duten pertsona guztiei zenbaki
korrelatibo bana ematen zaie. Helburua da kurtso edo talde horretara sartzeko lehentasun ordena
ezartzea da. Horrela, zozketa bakarrarekin, plaza daukaten pertsona guztiak ateratzen dira eta
konfiguratuta geratzen da itxaro-zerrendaren ordena. Gainera, aurreko paragrafoan aipatu
lehentasunak errespetatzen dira.

Honako urrats hauei jarraitzen zaie zozketa egiteko:

  1. Zozketan izena eman dutenak hiru taldetan antolatuko ditugu, plazak esleitzeko
    lehentasun sisteman oinarriturik: Leioako UKIren bazkideak, Leioan erroldatuak, eta
    gainerakoak.
  2. Bonbo baten bidez, eta eskuz, 1 eta 9 bitarteko zenbakidun bola aterako da.
  3. Ausazko zenbaki bana emango zaie zozketan sartzen diren pertsonei. Prozesua,
    horretarako beren-beregi garatutako aplikazio informatiko baten bidez egingo da.
    Aplikazioak 1 eta zozketan inskribatutakoen guztirako zenbatekoaren bitartean ausaz
    zenbakiak ateratzen dituen funtzio matematikoa dauka.
  4. Ausazko zenbakiak esleitzea errepikatuko da bigarren urratsean ateratako bolak
    zehaztu beste aldiz.

Umeren batek talde batean baino gehiagotan egin badu aurrematrikula eta horietako batean lekua
eskuratu badu, ez da kontuan izango izena emanda dauden beste ikastaroen zozketetan. Horrela
bada, zozketaren 3. urratsean ausazko zenbakia eman beharrean 1000 zenbakia esleituko dio
aplikazio informatikoak.

Agenda

Barkatu eragozpenak ez dago ekitaldirik hurbileko datetan.